Ariketa fisikoa edadetuentzat

edadetuak18

Berdin-Berdinak elkarteak joan den urtarrilean jarri zuen martxan jarduera berri hau. Jende edadetuari zuzendutako jarduera da, eta hauxe du helburua: aukera ematea profil ahuleko pertsonei ere ariketa fisiko egokia egiteko, beren gaitasunen arabera.

Oraingoz hiru emakume ari dira taldean parte hartzen eta, beraz, norbaitek interesa badu, badauka aukera apuntatzeko. Horretarako, Berdin-Berdinak elkartearen telefonora deitu besterik ez du:

  • Ana Godoy (Berdin-Berdinak elkartea): 653 622 730‬

Udalaren laguntzarekin

Udalak AKTIBATU izeneko programa bat dauka, edadeko jendea aktibatzeko eta ariketa fisikoa egiten jartzeko. AKTIBATU programaren barruan taldetxo bat juntatzen da, elkarrekin ariketak egiteko eta ibiltzeko: eguraldi onarekin, hondartza aldera edo parkeren batera joaten dira; eta, euria ari duenean, kiroldegian geratzen dira.

Profil ahulagoko pertsona batzuentzat, ordea, talde horren jarduera gehiegizkoa da eta horiei ezinezkoa zaie maila horretan ariketa egitea. Profil ahulagoko pertsona horientzat pentsatuta dago Berdin-Berdinak elkarteak martxan jarri duen jarduera berria, intentsitate baxuko ariketa egiteko aukera ematen dielako, norberaren premietara egokituta.

Udalaren eta Berdin-Berdinak elkartearen arteko elkarlanetik sortu da jarduera hau.

Astean bi egunetan

Astean bitan juntatzen da taldea Karela kiroldegian: asteartetan, 19:30ean; eta ostiraletan, 19:00etan. Bi entrenamendu-saio desberdin egiten dituzte: asteartean lehorrean, tatamian; eta ostiraletan, berriz, uretan, kiroldegiko igerileku txikian.

Edozeinentzako moduko ariketak egiten dituzte, baikotzaren gaitasunari egokituta, eta ez da beharrezko igerian jakitea igerilekuko ariketak egiteko.

Jarduerak Udalaren laguntza duenez, parte-hartzaileek kuota txiki bat baizik ez dute ordaintzen: hileko 15 euro.

Begirale eta prestatzaile lanetan Berdin-Berdinak elkarteko bi lagun dabiltza: Ana Godoy eta Beñat Carretero oriotarra.

Apustu berezia

Talde hau martxan jartzea apustu berezia izan da elkartearentzat.

Jardueran parte hartzen dutenak profil ahuleko pertsonak dira, bizitza osoan lanean aritu direnak, batzuetan baldintza gogorretan, eta orain beren burua ahultasun egoeran ikusten dutenak: lesioren bat dutelako, gaixotasunen baten sekuelak dauzkatelako… Pertsonak hauek lan handia egin dute bizitzan, beren seme-alabak, gurasoak edota bilobak zaintzen (batzuek horretan segitzen dute oraindik ere) eta guk, jarduera honen bidez, gune bat eskaini nahi diegu beren burua zaindu eta mimatzeko. Merezi dutelako eta ederki irabazita daukatelako.

edadetuakBI18

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s