Aurtengo egutegia prest!

Irene1

Urte bukaera badator eta gure urteroko egutegia prestatzen aritu gara egun hauetan.

Egutegiaren azaleko eta atzeko irudiak Artearen Historian lizentziatua den lagun gazte batek egin eta oparitu dizkigu. Zorte handi bat eta ohorea da guretzat 🙂

Irenek bere estilo pertsonalean egin ditu lamina hauek eta honela azaldu digu bere lana:

Egutegirako egindako marrazkietan Orioko betiko toki eta jarduera tipikoak irudikatu nahi izan ditut: herriko txoko bereziak, arrantza-mundua… eta zubia bezalako elementu berriagoekin uztartu. Herriaren izaeran horrenbesteko garrantzia daukan trainerua ere marraztu dut.

Azaleko marrazkia koloretako lapitzekin egin dut, detaile batzuk errotuladorearekin markatuz. Traineruarena, berriz, tenperak eta lapitza erabiliz.

Lerro hauen bitartez, eskerrak eman nahi dizkiogu Ireneri, opari eder honengatik; eta ongietorria ematen diogu gure familia handi honetan. Dagoeneko gure arteko bat da 🙂

Mila esker, Irene!

Irene2

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s