Aurten ere, urtea lagun giroan bukatzeko, Orioko San Silvestre lasterketan parte hartu genuen Berdin-Berdinak taldeko kide eta lagunek.
Eguraldi fresko baina ederrarekin, dozena bat lagunek korrika egin zuten Berdin-Berdinak elkarteko elastikoarekin, giro onean. Aldi berean, elkartearen poltsak, igeriketako txanoak eta kirol jantziak saltzeko postu bat jarri genuen lasterketaren helmugan.
Ederki pasatu genuen.
Mila esker Jokin Iriondo argazkilariari!