Berdin-Berdinak elkartea berriro martxan jarri da aste honetan

covidoseaBI20

Konfinamenduak luze jo du denontzat, eta baita gure neska-mutil eta entrenatzaileentzat ere, baina hasi gara dagoeneko pausoak ematen «normaltasun berri»rantz.

Berdin-Berdinak elkarteak, aste honetan, berriro martxan jarri du bere jarduera: asteazkenean egin zuen lehen saioa «amonen taldeak» eta gaur, ekainak 6, larunbatarekin, arrauneko taldearen Covid osteko lehenbiziko entrenamendu-saioa izan da.

Segurtasun- eta higiene-kontuengatik, kanpoan egin dugu soinketa-saioa, ikastolako pergolan. Normalean Arraunetxeko aretoan egiten dugu lehorreko saioa eta gero uretara abiatzen dira gure kirolari batzuk, mareak eta eguraldiak aukera ematen duenean. Arraunean ezin izango dugu egin ekainean, baina lehorreko saioekin hastea erabaki dugu, neska-mutilen arteko harremanak ez galtzeko eta etxealdian irabazitako kiloak galtzeko 🙂

Egoerak hala eskatzen du eta maskarak jantzita etorri dira gure kirolariak entrenamendura, nahiz eta gero kendu egin dituzten, distantzia zaintzeko nahiko leku bazegoen-eta ikastolako pergolan. Talde txikitan banatuta egin dute entrenamendua eta oso gustura aritu dira neska-mutilak, entrenatzaileak nahiz laguntzaileak. Whatsapp bidez-eta mantendu dute harremana hilabete hauetan, baina gogoa zuten denok aurrez aurre berriro elkar ikusteko eta entrenamendu normal antzeko bat egiteko.

Covidostea20

Emakumeen taldea ere martxan

Asteazkenean abiatu zen, bestalde, Berdin-Berdinak elkarteko emakumeen taldea. Gaurko toki berean juntatu ziren, ikastolako pergolan, eta hainbat ariketa egin zituzten, aspaldiko partez. Denboraldia bukatu arte, astean bitan bilduko dira goizean, astearte eta ostegunetan, ibilaldi nordikoa egiteko eta, eguraldiak laguntzen badu, hondartzara joateko.

amonentaldea20

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s