Konfinamenduan sortutako jarduera: bideo bidezko erronkak

adecco20

Konfinatuta egon ginen garaian, Berdin-Berdinak elkarteak jarduera berri bat eskaini zien gure familiei, elkarren arteko harremanari eusteko eta, egoera arraro eta zailari argi pixka bat emateko: bideo bidezko erronkak. Gure elkarteko teknikariek, bideo batzuen bitartez, erronkak planteatzen zizkieten familiei astero, nork bere etxean egiteko. Erronkak elkarrekin egiten zituzten familietan, haur eta guraso, denak batera, eta formula polita izan zen etxealdia arintzeko eta barre batzuk egiteko.

Erronkak errazak izaten ziren, edozeinek egiteko modukoak eta, horri esker, familia askok hartu zuen parte, etxean bideoak grabatuz eta elkarteko lagunekin konpartituz. Garrantzizkoa izan zen jardueren zailtasuna modulatzea guztiek parte hartzeko modua izateko eta ez inor kanpoan uzteko.

Astean behin elkartzen ziren familiak eta teknikariak, bideokonferentzia bidez, eta hor konpartitzen zituzten etxean egindako bideoak. Whatsapp-taldeak ere bizi-bizi ibili ziren egun haietan 🙂 Jarduerak oso harrera ona izan zuen gure familietan eta ederki pasatu genuen.

Irailean beste horrenbeste, Adecco Fundazioarekin

Gure elkarteak badu harremana Adecco Fundazioarekin, lehen ere egin izan dugulako jardueraren bat elkarrekin. Irailaren hasieran Fundazioaren arduradunak gurekin jarri ziren harremanetan, beren familietako batzuekin jardueraren bat egin nahi zutelako. Guk bideo bidezko erronken esperientzia kontatu genien.

Asko gustatu zitzaien ideia eta, ados jarri ondoren, joan den astean, irailaren bukaeran, bideo bidezko erronkak egin ditugu berriro, oraingo honetan Adecco Fundazioko Bizkaiko eta Gaztela-Leongo familiekin.

Erronkak azaltzeko bideoak Orioko Arraunetxen grabatu ondoren, gure teknikariek bideokonferentziaz dinamizatu zuten jarduera, irailaren 28ko arratsaldean. Maitasun eta dedikazio handia jarri zuten beren lanean eta esperientzia ederra izan zen berriro.

Gure teknikarientzat ikasten segitzeko modu bat izan zen eta Adecco Fundazioko familiek asko eskertu zuten elkarteak egindako lana.

adeccoBI20

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s