Pandemia-egoeran ere gogoz ari dira lanean Berdin-Berdinak elkarteko taldeak

DSCF1406

Aurten, bizi dugun pandemia-egoera dela-eta, dena da zailago; baina Berdin-Berdinak elkarteko kirolariak lanean hasita daude dagoeneko, zailtasunak zailtasun, eta hala segitzeko asmoa dute, horretarako aukera dagoen bitartean.

Egoerari aurre egiteko, aldaketa batzuk egin behar izan ditugu taldeetan eta orain talde txikiagoetan ari dira, esaterako, arrauneko entrenamenduetan. Zer esanik ez, gel hidroalkoholikoak eta maskarak eguneroko errutina bihurtu dira denontzat. Ez da erraza, baina horrek ez ditu elkarteko neska-mutilak atzeratu eta gogoz ekin diete ikasturte berriko entrenamenduei.

Igerilariak eta adinekoen taldekoak ere urrian hasi ziren entrenatzen eta martxa onean ari dira.

Jaurlaritzak hartutako azken neurriek arraunera etorri ezinik utzi ditu Oriorekin muga egiten ez duten zenbait herritako arraunlariak. Ea lehenbailehen horiek ere berriro lanean hasteko modua duten!

Bitartean, azken entrenamenduetako argazki batzuk zintzilikatu ditugu blogean, elkarteko kideekin eta herritarrekin konpartitzeko.

Animo eta zaindu denok!

arraunketaBAT20

DSCF1379

DSCF1383

DSCF1388

DSCF1391

DSCF1402

DSCF1406

DSCF1413

DSCF1416

DSCF1421

DSCF1429

igeriketaBAT20

igeriketaBI20

igeriketaHIRU20

igeriketaLAU20

 

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s