Etxetik ere… gelditu gabe lanean!

entrenamenduaonline21

Guztiontzat zaila izaten ari da COVID-19aren pandemiak sortu duen egoera, besteak beste etengabe behartzen gaituelako planak eta programazioak aldatzera, ziurtasun-falta erabatekoan. Irailean denboraldia hasi genuenetik, maiz egin behar izan ditugu aldaketak gure jardueretan, momentuan momentuko egoerara egokitzeko. Azkena urtarrilean izan da, Gabonetako oporretatik bueltan.

Orio eta Donostia pandemiagatik zona gorrian egon diren bitartean bertan behera utzi behar izan ditugu entrenamendu presentzialak; baina, hala ere, ez dugu geldirik geratu nahi izan eta ahalegina egin dugu elkartearen kirol-jarduerari eusteko, badakigu-eta zer inportantea den gure kirolari eta familientzat.

Entrenamenduak online

Entrenamendu «normalik» ezin izan dugu egin egun horietan, baina jarduera ez gelditzea erabaki genuen. Gure monitoreek primerako lana egin dute —eskerrik asko, benetan!— eta entrenamendu-saio errazak antolatu dituzte online, taldekide guztiak parte hartzera animatuz: ariketa orokorrak, artikulazioak lantzekoak, indarra lantzekoak, kardioa, luzaketak… denetik egin dute.

Otsailaren lehen hamabostaldian hasi ginen online entrenamenduekin eta, bataz beste, 15 kirolari inguru aritu dira horretan, astelehen eta asteazken arratsaldeetan. Zoritxarrez, ezin izan dugu gure kirolari guztiengana iritsi, baina parte hartu dutenak oso gustura aritu dira.

Helburuak

Jarduera horien bidez, helburu hauek lortu nahi izan ditugu:

  • Kirolariek asteroko lan-erritmoari eta ariketa fisikoaren errutinari eustea.
  • Mantentzea kirolarien arteko harremana, eta talde teknikoarekin dutena.
  • Egoera zail honek sortzen duen isolamenduari eta tristura-sentsazioari aurre egitea.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s