Pandemiak eragindako bi urteko etena eta gero, surf-saioa egin zuten Berdin-Berdinak elkarteko kide eta lagunek Antillako hondartzan, Orioko Surf Taldearekin batera antolatuta.
Saioa irailaren 10ean egin zuten, larunbatarekin, eta, horren bidez, elkarteak hasiera eman zion aurtengo denboraldiari.
Goizeko 10:30ean bildu ziren eta, beroketak egin eta gero, uretan ibili ziren Berdin-Berdinak elkarteko 20 bat kide eta lagun eta Orioko surf-elkarteko beste horrenbeste surflari. Ondoren, hamaiketakoa egin zuten malekoian, surfeko lokalaren aurrean, goiza jai giroan amaitzeko.
Giro ederra
Oso eguraldi ona izan zuten eta, tarteka olatu handi samarrak altxatzen ziren arren, gustura ibili ziren elkarteko neska-mutilak eta surflariak.
Elkarteak, beti bezala, eskerrak eman nahi dizkie saioa antolatzeko laguntza eman duten guztiei; bereziki, surf elkarteko lagunei eta hamaiketakorako jeneroa utzi ziguten guztiei: Kepa Harategia, Ogiberri, Balea, Mola-Mola, Villa Antilla, Sukia, Boga-Boga, Zipri, Urdaira eta Aizperro. Muxu handi bana guztiei!
Argazkiak Monika Igartuak, senarrak eta Jabier Zabaletak egin dituzte.



































Un día marabilloso y absolutamente gratificante
Bea disfrutó como nunca
Gracias de corazón por la oportunidad jigantesca que recibió mi hija
GRACIAS GRACIAS GRACIAS
Atsegin dutAtsegin dut