Berdin-Berdinak elkarteko Iker Ramirezek eta Inhar Garciak parte hartu zuten azaroaren 26an Azkoitiko Zubiaurre kiroldegian jokatu zen San Andres igeriketa-sarian. Aurtengo lehen lehiaketa izan zen bientzat. Lehiaketa inklusiboa izan zen, Marea Urdina elkarteak egindako lanari esker.
Ikerrek eta Inharrek 50 metroko proban aritu ziren, Azkoitiko beste bi igerilariren ondoan eta, hartara, hasiera eman zioten denboraldi honetako lehiaketa-egutegiari. Antolatzaileek domina bana eta goxoki-poltsa bana eman zieten opari gisa, bukaeran.
Gustura egin zuten igeri, eta ilusio handiarekin daude jarraitzeko, bai igerilariek eta bai beren familiek.
Txalo biei!
Ana Godoy
Berdin-Berdinak elkarteko kirol-zuzendaria


