Berdin-Berdinak elkarteak pilota talde bat dauka, astean behin juntatzen dena entrenamenduak egiteko.
Taldea larunbat goizetan juntatzen da Orioko pilotalekuan, 10:30etik 12:00etara. Momentu honetan bost edo sei pilotari elkartzen dira entrenatzailearekin.
Taldeko kideetako batzuk entrenamenduetara mugatzen dira; baina beste batzuk pilota egokituko Gipuzkoako ligan lehiatu izan dira aurreko urteetan, nesketan nahiz mutiletan. Parte-hartzaile guztiak 16 urtetik gorako gazteak dira.
Pilota taldeak Amasan egin izan ditu lehen entrenamenduak; baina orain Orion egiten ditu, parte hartzen duten pilotari gehienak ingurukoak direlako.
Pilota inklusiboa
Berdin-Berdinak kirol elkarteko beste taldeetan bezala, alderantzizko inklusioa bultzatzen du pilota taldeak ere: desgaitasun egoeran dauden pertsonentzat sortua da taldea eta irekita dago beste guztientzat.
Norbaitek parte hartu nahi badu, bertara azaldu besterik ez du edo, bestela, elkartearen telefonora deitu: 653 622 730.