2015-16 ikasturtean hasi zen Berdin-Berdinak elkartea Sormena eta Mugimendua ikastaroa antolatzen eta, oso harrera ona izan zuenez, urtero antolatzen du geroztik.
Ikastaroaren helburua da HH4 eta HH5eko haurrek beren gorputzaren ezagutza eta kontrola garatzea, profesional espezialisten laguntzarekin.
Noiz eta non
Ikastaroa ikasturte osokoa izaten da. Haurrek astean behin egiten dute ordubeteko saio bat, arratsaldez, eskola-orduz kanpo.
Saio guztiak Ikastolaren psikomotrizitate gelan egiten dira.
Prezioa
Hileko 25 euro.
Irakasleak
- Leire Cano, psikologian eta gorputz hezkuntzan lizentziatua
- Nerea Hernandez, Musika, Mugimendua eta Gorputz Hezkuntzan aditua
Lantzen diren edukiak
- Gorputzaren ezagutza eta horren kontrola espazioan
- Gorputz adierazpena
- Jolas eta abestiekin gozatzen ikastea (Irrien Lagunak)
- Musikoterapia
- Ipuin motoreekin esperimentatzea
- Komunikazioa: adierazpena eta ipuin motoreak
- Inprobisazioa. Bertso interaktiboak. Sormen librea.
- Erlaxazioa eta yoga
Antolatzaileak eta zuzendaritza teknikoa
Ikastaroa Berdin-Berdinak elkarteak eta Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioak antolatzen duten elkarlanean, Orioko Herri Ikastolaren eta Zaragueta eskolaren laguntzarekin.
Zuzendaritza teknikoaz Alicia Figueroa arduratzen da (635 751 339).