Berdin-Berdinak taldeko igerilariek San Andres igeriketa-sarian parte hartu dute

Iaz bezala, gure taldeko Iker Ramirez eta Inhar Garcia igerilariek parte hartu zuten joan den larunbatean, azaroak 25, egin zen Azkoitiko San Andres igeriketa-sari inklusiboan.

Saria Azkoitiko Zubiaurre kiroldegian jokatu zen eta hara joan ziren gure mutilak, arratsalde polita eta hunkigarria gozatzera.

Zubiaurre igeriketa-elkarteari esker, parte-hartzaileek kirol inklusiboaren errealitatea bertatik bertara ezagutu ahal izan zuten. Mila esker elkarteari, egindako lanagatik. Horrela eraikitzen da gizarte inklusiboa!.

Berdin-Berdinak elkarteak eskerrak eman nahi dizkio, bereziki, Marea Urdineko Aritzi, gure igerilariek sariketan parte hartzeko eman digun laguntzagatik.

Hurrengo urtean, gehiago! 🙂

Utzi iruzkina