Hegoi Mungia Pando in memoriam

Hegoi Mungia Pando elkartekidea Donostian hil zen, joan den ostiralean, martxoak 22.

Hegoik denbora gutxi egin du gurekin elkartean, 2023-24 denboraldi honetan hasi zen-eta arrauneko entrenamenduetan parte hartzen. Denbora labur horretan, hala ere, elkartekideon estimazioa irabazi du eta bere heriotzak hutsunea utzi digu bihotzean.

Ez daukagu ahazteko, gurekin egindako azken entrenamenduetako batean, uretara ere atera zela eta hori erronka handia izan zela bera bezalako hasiberri batentzat. Egun hura oso pozgarria izan zen bai beretzat, bai familiarentzat eta baita Berdin-Berdinak elkarteko komunitatea osatzen dugunontzat. Horregatik, egun hartako argazkia aukeratu dugu blogeko sarrera honetarako.

Honela gogoratu nahi dugu Hegoi. Gugan bego!

Utzi iruzkina