Echo ibarrean berriro

Berdin-Berdinak elkarteko kideok urteroko irteera egin dugu Echo ibarrera maiatzaren 20-21eko asteburuan, eta, beti bezala, gozagarria izan da.

Aurten 20 bat lagun juntatu gara, kirolari eta laguntzaile, eta, eguraldia alde, bi egun eder pasatu ditugu Echoko kanpinean, balio izan digutenak elkar hobeto ezagutzeko eguneroko entrenamenduen errutinatik kanpo.

Aurtengo eskurtsiotik nabarmentzekoa da, eguraldiagatik bi urtetan kale egin eta gero, aukera izan genuela igandean Aguastuertaseko ibarreraino oinez igotzeko eta hango paraje paregabeaz gozatzeko. 

Urtero bezala, nekatuta, baina barre pila eginda eta pozik itzuli gara etxera.

Utzi iruzkina