Azpeitiko igeriketa-lehiaketan parte hartu dute Berdin-Berdinak elkarteko igerilariek

Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioak igeriketa egokituko Euskal Ligako 1. jardunaldia antolatu zuen joan den larunbatean, apirilak 1, Azpeitiko kiroldegian, eta gure elkarteko bi kirolarik parte hartu zuten lehiaketan, Ana Godoy entrenatzailearen esanetara: Iker Ramirezek eta Inhar Garciak.

Autismoaren Eguna apirilaren 2an ospatzen da urtero eta, hori dela eta, jarduera ugari antolatu zituen asteburuan Azpeitiako Marea Urdina elkarte lagunak, Gautenarekin elkarlanean: magia-saioa, bertsolariak, urteroko ibilaldi solidarioa… «Urdinduz» izenaren pean antolatu dituzte jarduerak eta horien artean zegoen igeriketa-txapelketa.

Gustura emaitzarekin

Gure bi igerilariak oso gustura itzuli ziren lortutako emaitzarekin, beren proban lehenbiziko bi postuak eskuratu zituzten-eta.

Probaren egunean, oso giro ona egon zen Azpeitiko igerilekuan: Gipuzkoa osotik joandako igerilariek lehia sanoa egin zuten, elkar lagunduz denbora guztian, senidetasun ederrean. Normalean, lagun arteko giro atsegina izaten da horrelako lehiaketetan eta kirolariek eta familiek oso ondo pasatzen dute: batetik, lehiaketa-giroa ezagutzeko eta horretara ohitzeko balio die eta, bestetik, ondo etortzen zaie beste toki batzuetako igerilariak ezagutzeko eta harremanak egiteko.

Eskerrik asko antolatzaileei, egindako lan bikainagatik eta gure elkartea gonbidatzeagatik!

Utzi iruzkina