Hegoi Mungia Pando in memoriam

Hegoi Mungia Pando elkartekidea Donostian hil zen, joan den ostiralean, martxoak 22.

Hegoik denbora gutxi egin du gurekin elkartean, 2023-24 denboraldi honetan hasi zen-eta arrauneko entrenamenduetan parte hartzen. Denbora labur horretan, hala ere, elkartekideon estimazioa irabazi du eta bere heriotzak hutsunea utzi digu bihotzean.

Ez daukagu ahazteko, gurekin egindako azken entrenamenduetako batean, uretara ere atera zela eta hori erronka handia izan zela bera bezalako hasiberri batentzat. Egun hura oso pozgarria izan zen bai beretzat, bai familiarentzat eta baita Berdin-Berdinak elkarteko komunitatea osatzen dugunontzat. Horregatik, egun hartako argazkia aukeratu dugu blogeko sarrera honetarako.

Honela gogoratu nahi dugu Hegoi. Gugan bego!

Berdin-Berdinak taldeko igerilariek San Andres igeriketa-sarian parte hartu dute

Iaz bezala, gure taldeko Iker Ramirez eta Inhar Garcia igerilariek parte hartu zuten joan den larunbatean, azaroak 25, egin zen Azkoitiko San Andres igeriketa-sari inklusiboan.

Saria Azkoitiko Zubiaurre kiroldegian jokatu zen eta hara joan ziren gure mutilak, arratsalde polita eta hunkigarria gozatzera.

Jarraitu Berdin-Berdinak taldeko igerilariek San Andres igeriketa-sarian parte hartu dute irakurtzen

Denboraldiaren bukaera, etapa baten bukaera

Joan den larunbatean bukatu genuen 2022-23 denboraldiko lana, uretan egindako arrauneko azken entrenamenduarekin.

Denboraldi bete-betea izan da; beti bezala, oso momentu onak bizi izan ditugu eta, baita ere, tarteka, egoera konplikatuak ere. Baina, hori bai, orain arte bezala, gogo eta ilusio handiz egin diegu aurre eguneroko erronkei. Kirol inklusiboa bultzatzeko jarduerak egitea da gure zeregina eta helburu horri eman dizkiogu, aurten ere, gure ordurik onenak.

Jarraitu Denboraldiaren bukaera, etapa baten bukaera irakurtzen

Arraun-entrenamendu bereziak

Gure elkarteko arraunlariak denboraldia bukatzen ari dira  eta, hori dela eta, bi entrenamendu berezi egin zituzten aurreko astean, errioan.

Ostegunean, ekainak 8, zortzikoan ibili ziren, arratsaldez, Orioko neska-mutil gazteekin batera. Bi zortziko atera zituzten uretara eta bietan ibili ziren arraun-klubeko eta Berdin-Berdinak elkarteko arraunlariak batera, nahasita. Errioan gora eta behera ibili ziren eta, bukaeran, elkarren lehian ere aritu ziren, giro ederrean.

Jarraitu Arraun-entrenamendu bereziak irakurtzen

Echo ibarrean berriro

Berdin-Berdinak elkarteko kideok urteroko irteera egin dugu Echo ibarrera maiatzaren 20-21eko asteburuan, eta, beti bezala, gozagarria izan da.

Aurten 20 bat lagun juntatu gara, kirolari eta laguntzaile, eta, eguraldia alde, bi egun eder pasatu ditugu Echoko kanpinean, balio izan digutenak elkar hobeto ezagutzeko eguneroko entrenamenduen errutinatik kanpo.

Jarraitu Echo ibarrean berriro irakurtzen

Azpeitiko igeriketa-lehiaketan parte hartu dute Berdin-Berdinak elkarteko igerilariek

Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioak igeriketa egokituko Euskal Ligako 1. jardunaldia antolatu zuen joan den larunbatean, apirilak 1, Azpeitiko kiroldegian, eta gure elkarteko bi kirolarik parte hartu zuten lehiaketan, Ana Godoy entrenatzailearen esanetara: Iker Ramirezek eta Inhar Garciak.

Autismoaren Eguna apirilaren 2an ospatzen da urtero eta, hori dela eta, jarduera ugari antolatu zituen asteburuan Azpeitiako Marea Urdina elkarte lagunak, Gautenarekin elkarlanean: magia-saioa, bertsolariak, urteroko ibilaldi solidarioa… «Urdinduz» izenaren pean antolatu dituzte jarduerak eta horien artean zegoen igeriketa-txapelketa.

Jarraitu Azpeitiko igeriketa-lehiaketan parte hartu dute Berdin-Berdinak elkarteko igerilariek irakurtzen

Gure igerilariek parte hartu zuten Azkoitiko San Andres igeriketa-sarian

Berdin-Berdinak elkarteko Iker Ramirezek eta Inhar Garciak parte hartu zuten azaroaren 26an Azkoitiko Zubiaurre kiroldegian jokatu zen San Andres igeriketa-sarian. Aurtengo lehen lehiaketa izan zen bientzat. Lehiaketa inklusiboa izan zen, Marea Urdina elkarteak egindako lanari esker.

Jarraitu Gure igerilariek parte hartu zuten Azkoitiko San Andres igeriketa-sarian irakurtzen

Surf-saio arrakastatsua, denboraldia hasteko

Pandemiak eragindako bi urteko etena eta gero, surf-saioa egin zuten Berdin-Berdinak elkarteko kide eta lagunek Antillako hondartzan, Orioko Surf Taldearekin batera antolatuta.

Saioa irailaren 10ean egin zuten, larunbatarekin, eta, horren bidez, elkarteak hasiera eman zion aurtengo denboraldiari. 

Jarraitu Surf-saio arrakastatsua, denboraldia hasteko irakurtzen